sudurra
Front hotzaren azaleraren beheko partea izendatzeko modu kolokiala. Oro har, ziri baten forma hartzen du, % 2 inguruko malda batekin (aire beroko front-azalerarena baino nabarmen handiagoa, azken hori % 0,6 ingurukoa baita). Lurraren gainazaletik gertu, lehorrean, front hotzaren azalerak forma biribildua hartzen du, sudur baten itxura oso antzekoa duena. Horrela irudikatzen da grafikoki bi aire-masen arteko banaketa-eremu hori. Ziriaren beheko aldeko deformazioa aire hotzak lurrarekin duen marruskaduraren ondorioa da, horrek bere aurrerapena moteltzen baitu.
Erlazionatutako terminoak: fronte hotza