su-tornadoa

Bertikalean gorantz hazten den su-zurrunbiloa da, itxuraz hauts-zurrunbilo edo itsas-tronbari gogorarazten diona. Fenomenoa modu arruntean su-tornado izenaz ezagutzen da (ingelesezko firenado terminoaren itzulpena). Baso-sute batean aire oso beroa, gora egitean, birak hartzen dituenean, sugarrak zutabe konbektiboari bihurrikatzen zaizkio eta helikoidalki igotzen dira, eta horren emaitza su-zurrunbiloa da. Bere neurri tipikoak 10 eta 50 metro arteko altuera eta zenbait metroko zabalera dira. Ohikoena da 1 eta 5 minutu bitartean irautea, nahiz eta salbuespenezko kasuetan luzeagoak eta neurri handiagokoak izan daitezkeen.

Honela ere ezaguna: su-zurrunbilo