zeru urdina
Zerua hodeirik gabe dagoenean zerutik datorren argi urdin difusoari egiten dio erreferentzia adierazpen honek. Eguzki-argiak airearen molekulak zeharkatzean sakabanatu egiten da, baina ez da modu berean gertatzen ikusgai-espektroa osatzen duten uhin-luzera guztietan. Uhin-luzera txikienei dagokien argi difusoaren intentsitatea askoz handiagoa da gainerakoena baino, eta horregatik ikusten dugu zerua urdin, gorri edo hori kolorekoa izan beharrean; betiere argiak, bere ibilbide atmosferikoan, aire lehor eta aerosol-dentsitate baxuko bat zeharkatzen badu. Airea osatzen duten molekula gaseosoetan Rayleigh-en sakabanatzea izeneko fenomenoa gertatzen da, John William Strutt (1842-1919) fisikari ingelesaren omenez horrela izendatua, Lord Rayleigh izenaz ezagunagoa dena.