xiroko

Hego-ekialdeko haize beroa da, Sahara basamortuan jatorria duena, Mediterraneoaren hegoaldetik eta Afrikaren iparraldetik igarotzen diren borraskekin lotua. Xirokoak hasieran desplazatzen duen airea, beroa izateaz gain, lehorra eta hautsez betea da, baina Mediterraneoko uren gaineko ibilbide itsastarrean hezetasunez betetzen doa, Sizilian, Maltan eta Italiar penintsularen hegoaldean haize oso hezea bihurtuz. Bere jatorri etimologikoa latinezko syriacus hitzean du, erromatar zaharrek hego-ekialdeko haizeari, Siriatik zetorkielakoan, ematen zioten izena. Penintsularen hego-ekialdeak Saharatik gertu egoteak eragiten du xirokoa han haize bero, lehor eta hautsez beteta iristea, airea nabarmen zikinduz, laino lehorrak sortuz eta ikusgarritasuna nabarmen murriztuz.

Erlazionatutako terminoak: chergui