xurgapena (atmosferikoa)
Argi-erradiazioak atmosfera zeharkatzean jasaten duen ahultzea, atmosferan dauden gasek eta beste elementu esekiek eragindakoa. Murrizketa hori askoz nabarmenagoa da argia astro batetik (Eguzkia, Ilargia…) datorrenean zeruertzetik gertu dagoenean, zenitalagoa denean baino, kasu horretan behe-atmosferako zati askoz txikiagoa zeharkatzen baitu, non airearen dentsitatea nabarmen handiagoa den.