xenoia

Lurreko atmosferan proportzio txiki baina esanguratsuan (% 0,0000087) dagoen gas noblea. Kolorgabea eta usaingabea da, eta bere pisu molekularra altua da (zenbaki atomikoa: 54). Ez dago erabat argi nola sartu zen atmosferan, nahiz eta, 2017an egindako ikerketa baten ondorioz, kalkulatzen den horren % 20 baino zertxobait gehiagok jatorri kometarioa duela.