errotore

Zelula edo turbulentzia-erroildu bati lotutako hodeia, aeronautika-argotan errotore izenez ezagutzen dena, mendi-uhin baten gailurren azpian sortzen dena, oztopo mendialdearen haize-aldean (sotavento). Nibel baxu horretan, lur-azaletik gertu, airearen tenperaturaren eta hezetasun-edukiaren arabera, errotore-hodeia ager daiteke edo ez. Sortzen den kasuetan, kumulus fractus txiki bat izan daiteke, itxuraz kaltegabea, edo dimentsio handiko eta itxura mehatxagarriko hodei-erroildu bat. Errotorerik arriskutsuena, turbulentzia bizienekoa, uhinaren lehen gailurraren azpian sortzen dena da, gailur-lerrotik 10-15 kilometrora, haize-aldean. Hegaldirako oso eremu arriskutsua da, pilotuek saihestu behar dutena.