erresilientzia
Klima-aldaketaren eraginetatik eta, oro har, muturreko fenomeno meteorologikoek zein beste eragin handiko fenomeno natural batzuek -lurrikarak edo tsunamiak, esaterako- eragindako gorabeheretatik pertsonak babesteko ekintza eta zeregin sorta bat ondo planifikatuta eta antolatuta gauzatzeko era da. Arrakasta-kasu ugari daude, herritarren segurtasuna lehentasun bihurtu duten komunitate batzuetan, baliabide ekonomikoak urriak diren garapen bidean dauden herrialdeetan edo hirugarren munduko herrialdeetan ere. Horren adibide ona dira Kuban abian jartzen diren protokoloak -maila nazionaletik tokiko eta auzo-mailara arte- irla batean urakan baten eragina iragartzen denean. Bere pasadan eragindako suntsipena inoiz ez da erabat saihestu ahal izango, baina erresilientziari esker biktima kopurua minimizatzea lortzen da, bestela nabarmen igo litekeena.