lumatxa

Gas eta partikula solido eta/edo likidoen zutabea da, normalean kutsagarriak, tximinia batetik edo beste edozein iturri puntualetatik atmosferara isuritakoak. Isurpen-guneak naturalak izan daitezke (sumendia, baso-sutea…) edo gizakiak eragindakoak (eraikin baten sutea, sastrakak erretzea, zentral termiko baten hozte-dorrea…). Lumatxak hartzen duen forma tokiko baldintza meteorologikoen araberakoa da, bereziki egonkortasun edo ezegonkortasun atmosferikoaren mailaren araberakoa.