pascal (Pa)

Presioaren unitatea da Nazioarteko Sisteman. Newton bateko indarrak (1 N) metro koadro bateko gainazal batean modu uniformean eta perpendikularki eragindako presioaren berdina da. Matematikoki, honela adierazten da: 1 Pa = 1 N/m2 . Meteorologian, presio atmosferikoa hektopascaletan (hPa) adierazten da. Unitateari izen hori jarri zitzaion Blaise Pascal (1623-1662) zientzialari frantsesari omenaldia egiteko; honek, matematikaren eta historia naturalaren alorrean egindako ekarpen ugarien artean, fluidoek eragiten duten presioari buruzko azterlanengatik nabarmendu zen. Presio atmosferikoa altuerarekin murrizten dela frogatu zuen lehena izan zen.

Erlazionatutako terminoak: hektopaskal (hPa)