insolazioa
Maila jakin batean azalera-unitateko jasotzen den zuzeneko eguzki-erradiazio kopurua. Normalean atmosferaren goialdera iristen den erradiazioari edo lurrazalera iristen denari egiten dio erreferentzia. W/m2 unitatean adierazten da, eta eguzki-konstantearen, urteko sasoiaren, latitudearen eta airearen gardentasun-mailaren araberakoa da. Terminoak azalera horizontaleko unitateko jasotzen den guztizko eguzki-erradiazioaren (zuzena + hedatua) intentsitate edo kopuruari ere egin diezaioke erreferentzia, baita eguzki-orduei ere; horrek, Meteorologian, egun batean zehar eguzkiak hodeiek estali gabe distiratzen duen denborari egiten dio erreferentzia.
Erlazionatutako terminoak: heliografoa