ebapotranspirazioa

Landaredia duen lurzoru batetik atmosferara ur-lurruna transferitzea da, bai gainazal horretan dagoen uraren lurrunketa zuzenaren ondorioz, bai landareen izerditzearen ondorioz. Ez da erraza hori zenbatestea, eta horretarako kalkulu-formula desberdinak daude. 1948an, Charles Warren Thornthwaite (1899-1963) klimatologo estatubatuarrak geroztik gehien erabili den formuletako bat proposatu zuen, eta ebapotranspirazio potentzialaren (ETP) kontzeptua sartu zuen, hau da, baldintza optimoetan -erreal ez direnetan- gertatuko litzatekeena.