ebakidura
Haize-bektoreak edo horren osagai batek, une jakin batean, plano zehatz batean izaten duen aldaketa, bai norabidean bai moduluan (intentsitatean). «Haizearen ebakidura» izenez ere ezagutzen da (windshear ingelesezko adierazpenaren itzulpen literala). Ohikoa da ebakidura ebakidura bertikalari inplizituki erreferentzia egitea, hori baita interes aeronautiko handiena duena, hegaldirako faktore arriskutsu bihurtzen dena batzuetan. Atmosferan beti izaten da ebakidura, normalean haizearen intentsitatea handitu egiten baita gora egin ahala, norabidez aldatzeaz gain, baina hegazkin bati eragin diezaiokeena distantzia laburretan gertatzen dena bakarrik da.
Honela ere ezaguna: haize-ebakidura