difusio
Fluido baten baitan gertatzen den prozesu fisikoa da, horren bidez fluidoaren propietate jakin bat, edo bertan dauden partikula materialen kantitate bat, hedatzen den. Maila molekularrean zein hainbat eskalatako higidura turbulentuen bidez gertatzen da, atmosferan gertatzen den bezala (difusio turbulentua). Terminoa erradiazio elektromagnetikoak zeharkatzen duen euskarri materialaren molekulekin (adibidez, eguzki-argiak atmosferan) izaten duen elkarrekintzatik eratorritako prozesuari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da, gehienetan sakabanaketa gisa adierazten dena.