dibergentzia
Konbergentziaren aurkako terminoa. Haize-eremu jakin bati aplikatuta, atmosfera-maila jakin batean, aire-korronte jakin bat osatzen duten bektoreen zabalpena adierazten du, eta horren ondorioz fluxu-lerroak banandu egiten dira. Altuerako dibergentziak (troposfera altuan eta ertainean) airearen igoerak indartzen ditu, eta, ondorioz, hodei konbektiboek garapen bertikal handia hartzeko eta ekaitzak eratzeraino iristeko aukera areagotzen du.