hodei-ereite
Hodeien egitura aldatzeko diseinatutako tekniken multzoa, bai haien disipazioa eragiteko, bai prezipitazioa bultzatzeko, bai kazkabarraren eraketa-prozesuak inhibitzeko. Horretarako, substantzia jakin batzuk erabiltzen dira, hala nola zilar ioduroa (AgI), izotz lehorra (CO2 egoera solidoan) edo diatomita (jatorri organikoko silize-arroka), zeinak, hodeietara sartu aurretik, airean sakabanatzen diren, lurrean kokatutako erretzaileen bidez (kazkabar-kanoia), lurretik jaurtitako suziriak, edo substantzia higroskopikoa askatzen duten sunda distiratsuak daramatzaten hegazkin txikien bidez. Hodei-ereitearen eraginkortasuna bilatzen den helburuaren araberakoa da; lainoen disipazioa gehienetan arrakastatsua den bitartean, euri artifiziala bultzatzearen edo kazkabarra ezabatzearen kasuan, emaitzak ez dira hain onak, esku-hartze baten arrakastan edo porrotean ausazko osagai garrantzitsu bat baitago.