cavum
OMEren Hodeien Nazioarteko Atlasaren 2017ko edizioan sartutako ezaugarri berria. Ondo mugatutako zulo bat da, gehienetan zirkularra edo eliptikoa, zirrokumulu edo altokumulu geruza bat zulatzen duena, eta bertatik atmosferaren goi-mailako zeru urdina ikusi ahal izaten da. Batzuetan, zulo horiek forma luzatuak izaten dituzte eta ohikoa da barnean Cirrus generoko hodei txiki eta xerlokatu bat egotea, eta bertatik birga bat zintzilikatzea. Denbora batez, zulo deigarri horiek beren eraketari buruzko hainbat teoria sortu zituzten. 2011n konpondu zen zalantza, gehienak hegazkinen igarotzearekin lotuz. Hodei-geruza horien zati garrantzitsu bat sub-urtze egoerako ur-tantek osatzen dute, eta presio-aldaketa bortitz baten eraginpean berehala izozten eta prezipitatzen dira. Hegazkin bat, hegan-abiatze fasean, hodei-geruza horietako bat zeharkatzen duenean, aipatutako tantak izozteko katez-kateko prozesu bat abiarazten da, eta horren emaitza zuloa da, nazioartean hole punch cloud izenaz ere ezaguna.