karbono monoxidoa (CO)

Atmosferan dagoen gas-arrastoa, petrolio-eratorrien, egurraren, tabakoaren eta olioen errekuntza osatugabearen ondorioz sortua. Kolorerik eta usainik gabeko gasa da, toxikotasun handikoa. Kontzentrazio altuetan arnastuz gero, pertsona baten heriotza eragiten du. Hiri handietako gas kutsatzaile nagusietako bat da, aire-kalitatea zaintzeko sareek etengabe monitorizatzen dutena. Bere kontzentrazioa milioiko zatietan (ppm) neurtzen da. 1 eta 70 ppm arteko CO mailei denbora luzez esposizioak ez du osasun-arazorik eragiten, baina 70 ppm baino gehiagotik aurrera, nekea, buruko mina eta goragalea bezalako sintomak sentitzen hasten dira. 150 eta 200 ppm bitartetik aurrera, gas honek kutsatutako aire bat arnastean hiltzeko arriskua oso handia da.