bizarra
Mapa sinoptikoetan marraztutako haize-geziei erantsita dauden marra oblikuo txiki bakoitzari ematen zaion izena da, eta haizearen abiadura adierazten dute. Bizarrak gezi-atzealdeko ezkerraldean edo eskuinaldean marrazten dira, Lurraren hemisferioaren arabera (iparraldekoa edo hegoaldekoa). Bizar bakoitzak 10 korapilo adierazten ditu. Marratxo motzagoak ere marrazten dira 5 korapilo adierazteko (bizar erdia). Haizeak oso bortitzak direnean, adibidez korronte lasterretan (jet stream deiturikoetan) jotzen dutenak, banderatxoak marrazten dira 50 korapilo adierazteko; horrela saihesten da geziek bizar gehiegi izatea, eta irakurketa errazten da. Bizarrari luma ere esaten zaio.
Erlazionatutako terminoak: haizearen abiadura