blokeo

Presio altuko sistema bati ematen zaion terminoa, denbora luzez ia geldirik dagoenean, latitude ertainetan nagusi den mendebaldeko zirkulazioa blokeatuz -hortik dator izena- eta ekialderantz borraszen igarobide normala eragozten duenean. Udan gertatzen diren bero-boladek edo neguan izaten diren hotz-aldi luzeek, non hiri handietako kutsadura atmosferikoaren mailak gora egiten baitu, beti blokeo-antiziklo baten eskutik etortzen dira.

Erlazionatutako terminoak: gailur