poniente

Mendebaldeko haizeari ematen zaion izen generikoa. Izen horrek eguzkia sartzen den lekutik jotzen duela adierazten du. Iberiar penintsulan Atlantikotik datorren haizea da, jatorriz freskoa eta hezea, baina -mendebaldetik ekialdera- penintsulako lurraldea eta bidean zehar dauden oztopo mendikoi ezberdinak zeharkatu ahala, mugitzen duen aireak hezetasuna galtzen eta tenperatura irabazten du, itsasertz mediterraneoraino heltzean haize lehor eta beroegi bihurtuz. Eremuan erabiltzen den itsas-arrosan, ponente haizea levante haizearen aurrean agertzen da, biak norabide kontrajarrietan jotzen dutelarik. Bi izendapen horiek erabilera arrunta dute eremu geografiko horretan, gaztelaniaz zein katalanez adierazten direlarik (ponent eta llevant). Gibraltarko itsasartean eta inguruetan jotzen duen ponenteak alde bakoitzean aurkako ezaugarriak ditu. Kadizko itsasertz atlantikoan jatorrizko ezaugarriekin iristen den bitartean (epeltasun termikoa eta hezetasun handia), Malagako kostaldeetan dagoeneko izaera aldatutako haize gisa eragiten du, eremuan tenperaturaren igoera handia eta lehortasun handia eraginez.

Erlazionatutako terminoak: levante