hondo-itsasoa
Sortu den eremutik kanpo hedatzen den olatu-mugimendua da. Hondo-itsasoko olatuak, beraz, ez ditu tokiko haizeak sortzen, baizik eta nahiko urrun dauden presio baxuko sistemek. Olatu-multzo horiek milaka kilometrotara arte heda daitezke. Hondo-itsasoa haize-itsasotik bereizten da olatu erregularragoa izateagatik, olatu askoz gehiago banatuak eta itxura biribilduagokoak dituelako. Halaber, «mar de leva», «mar tendida» eta «mar sorda» izenez ere ezagutzen da.
Erlazionatutako terminoak: fetch