globo sonda
Atmosferan libreki igotzen den globo meteorologikoa da, eta horri erradiosonda bat zintzilik dago. Latex berezi eta bereziki erresistente batez fabrikatua dago, eta helioz betetzen da. Igo ahala, diametroa handitzen doa, gero eta presio atmosferiko txikiagoak aurkitzen dituen heinean, harik eta azkenean lehertu eta lurrera erortzen den arte. Troposfera osoa eta estratosferaren zati bat estaltzeko gai da. Igoeran zehar erradiosondak hartzen dituen neurriez gain, sonda-globoek haizeari buruzko datuak ere lortzeko aukera ematen dute, horretarako erradiolokalizazio-sistemak, nabigazio-sistemak -sateliteetan oinarrituak- edo radarra erabiltzen direlarik. Badaude sonda-globo bereziak -tamaina handiagokoak-, altitude handiagoak lortzeko gai direnak, ozono estratosferikoa neurtzen dutenak, esaterako.