kea

Litometeoro bat da, atmosferan esekita dauden partikula solido txiki-txikien multzoa -diametroa mikra baten ehunenetik beherakoa (0,01 μm)-, errekuntza osatugabe baten ondoriozkoa. Kea toxikoa da eta jatorri naturala (gizakiak eragin gabeko baso-suteak) edo antropikoa (trafikoa, berogailuak, tabakoa, lantegiak…) izan dezake.