frente polarra

Aire polarreko masak eta jatorri tropikaleko masak elkartu eta elkarreragiten duten irudizko lerroa. Antizikloi subtropikalen eta antizikloi polarren aire hotzaren irteeren arteko topaleku-eremua markatzen du. Bi hemisferioetan, udan 50-55º latitude inguruan kokatzen da, eta neguan 35-40º ingurura jaisten da. Uhindura handiak ditu, eta horien inguruan sortzen dira latitude ertainak ezaugarritzen dituen eguraldi aldakorraren erantzule diren borrasca frontalak. Haren gainetik isats-korronte polarra igarotzen da.