freskoa
Bi esanahi meteorologiko dituen terminoa. Lehenengoa, oso erabilia, hotzik ere ez eta berorik ere ez den sentsazio termikoa adierazteko erabiltzen den kalifikatzailea da. Neguko zenbait egunetako epeltasunari aplikatzen zaio, baita udan itzalek ematen duten arindura termikoari ere, batez ere haize apur bat dabilenean. Halaber, udaberriko eta udazkeneko egun askotan sentitzen den giroa ere horrela izendatzen da. Bestalde, izen hori du Beaufort eskalako 6 indarreko haizeak, 22 eta 27 korapilo arteko abiadurarekin (39 eta 50 km/h artean).