nimbus

Hodei-euria esan nahi duen hitz latindarra. Luke Howard (1772-1864) farmazialari ingelesak erabili zuen termino hau hodeien sailkapenean, eta geroago beti prezipitazioak uzten dituzten bi hodei-genero latinezko izenen parte bihurtu zen (Nimbostratus eta Cumulonimbus) . Nimboaren baliokidea.