klima mediterraneoa
Mediterraneo itsasoari esplizituki egiten dion erreferentzia izan arren, ez da bakarrik han gertatzen -bere eragin-eremuan-, baizik eta munduko beste toki batzuetan ere bai, aldaera ezberdinak aurkeztuz. Köppen-en klima sailkapenean, klima epelaren (C mota) azpimota bati dagokio. Sailkapen horrek, alde batetik, klima mediterraneo tipikoa (Csa) hartzen du kontuan, uda lehor eta beroetakoa, eta bestetik, eragin ozeanikokoa (Csb), uda leunagoetakoa.