klima kontinentala

Lurreko eremuetan nagusi den klima mota, batez ere kontinenteen barnealdean, ozeanoaren eraginik ez dagoen lekuetan. Bere ezaugarri nagusia eguneko anplitude termiko handia da, baita neguaren eta udaren arteko tenperatura-diferentzia handiak ere. Köppen-en klima sailkapenean D motari dagokio, urteko sasoi ezberdinetan lortzen den prezipitazio-erregimenaren eta tenperatura-tartearen arabera hainbat azpimota daudelarik.