Golkoko Korrontea
Ur beroaren ozeano-korronte azalekoa da, nahiko estua eta azkarra, Atlantiko Iparraldean zehar doana. Ur kantitate handia mugitzen du, segundoko 80 milioi metro kubiko inguruko emariarekin, eta 2 m/s-ko abiadurarekin (7 km/h inguru). Floridako itsasartean sortzen da eta -hasierako zatian- AEBetako ekialdeko kostaldearekiko paraleloan doa, Atlantiko ozeanoan barneratzen hasteko Hatteras lurmuturretik aurrera, Ipar Carolinan, Europarantz. 40ºN eta 40ºO inguruan hainbat adarretan (magnitude txikiagoko korronteetan) banatzen da, Labradorreko korronte hotzarekin elkarreragitean. Golkoko Korronteak eragin nabarmena du Europako kontinentearen Atlantiko aldeko klimarengan, bere ondorio epeltzailea dela eta.