muturreko fenomeno meteorologikoa

Ohiz kanpoko mailako gertaera meteorologikoa da, zeinaren magnitudeak nabarmen gainditzen dituen mota bereko batek batez beste lortzen dituen balioak. Muturrekoak izan daitezke euri torrentzialak, haize-ekaitzak, elur-jasak, lehorteak, uholdeak, hotz- eta bero-boladak, tornadoak, ziklon tropikalak, etab. Muturreko fenomeno meteorologikoek kalte material garrantzitsuak eragiten dituzte eta eragin handia dute munduko biztanleriarengan, urtero eragiten dituzten hildakoen zenbatekoek islatzen dutenez.

Honela ere ezaguna: klima-muturra