kanikula

Urteko garairik beroena izan ohi den garaia. Egutegian hasiera eta amaiera markatzen duten data finkorik ez badago ere, kanikula uztailaren 15etik abuztuaren 15era bitarteko aldiarekin identifikatu ohi da («Andre Mari batetik bestera, eguzkiak gogor jotzen du»). Hitzak bere jatorri etimologikoa latinezko canis hitzean du, «txakur» esan nahi duena. Sirio izarra ortzimugatik ateratzeak Antzinako Egipton Niloko uholdeen hasiera markatzen zuen, eta hori udaren iritsierarekin bat zetorren. Sirio da Canis Maior (Txakur Handia) konstelazioko izarrik distiratsuena, eta hortik dator urteko garairik beroenak jasotzen duen izen bitxia.