freskotxoa

Beaufort eskalako 5 indarreko haizeak jasotzen duen izena. 15 eta 21 korapilo arteko abiadurak lortzen ditu (28 eta 38 km/h artean). Izenetik ondoriozta daitekeen bezala, freskoa baino indar txikiagokoa da, azken hori eskala horretan 6 indarreko haizeari baitagokio.

Erlazionatutako terminoak: brisa