konbergentzia

Kontzeptu hau, atmosferako maila jakin bateko haize-eremuari aplikatuta, elkarren aurka doazen bi fluxuren topaketa adierazten du, eta horren ondorioz airea bertikalean lekualdatzen da, aipatutako maila atmosferikoan pilatzeko joera duen aire soberakinak ihes egiteko modua izanik. Konbergentzia maila baxuetan gertatzen bada, airea gora ihes egiten du (igoera), eta altueran gertatzen den konbergentziak, aldiz, aurkako zeinuko behartzea eragiten du, aire-korronte beheranzkoak sortuz (subsidentzia). Dibergentzia kontzeptuaren aurkakoa da.