hotz-olatua
Jatorri polar edo artikoko aire-masa baten inbasioaren ondoriozko hotz-episodio nabarmena, tenperatura oso baxukoa (0 ºC-tik ondo behera), lurralde-eremu zabal bat hartzen duena eta gutxienez hiru eguneko iraupena duena. Hotz-olatu batzuk hainbat astez luzatzen dira, eta horietan zehar hotzaren intentsitatea gorabeheratsua da, hainbat gailurretan tenperatura baxuenak lortuz. Bero-olatuekin gertatzen den bezala, ez dago hotz-olatuaren definizio bateraturik, eta SMN bakoitzak bere irizpide eta atalaseak ezartzen ditu. Normalean, urteko hilabete hotzenetan lortutako gutxieneko tenperaturak hartzen dira erreferentziatzat, dagokion lurraldean tenperaturak duen portaera normalaren (klimatologikoaren) arabera.