barometro

Presio atmosferikoa neurtzeko erabiltzen den tresna meteorologikoa. Hainbat motatakoak daude. Guztietan klasikoena merkuriozkoa edo Torricellirena da, Evangelista Torricelli asmatzailearen (1608-1647) omenez izendatua. Ezagunena mota aneroidekoa da, jende askok etxeko egongelan duen barometro apaingarri tipikoa. Barometroaren asmakuntzak, 1643an, Meteorologiaren historian inflexio-puntu bat ekarri zuen, izan ere, une horretatik aurrera diziplina zientifiko oso gisako oinarriak ezartzen hasi ziren.