Estazio Meteorologiko Automatikoa (EMA)
Modulu eta sentsore ezberdinez hornituriko estazio hauek gai dira datu meteorologikoak hartzeko, haiekin grafikoak egiteko, biltegiratzeko eta automatikoki transmititzeko, OMMren Munduko Telekomunikazio Sistemaren bidez, zeregin horiek guztiak egiteko pertsonarik behar izan gabe. Giza esku-hartzea konponketa eta mantentze-lanetan bakarrik behar da, baita datuak deskargatzeko ere, EMAk datuak transmititu ezin dituen kasuan. EMA sareek estazio lurtar konbentzionalenak osatzen dituzte, eta bai xede klimatologikoetarako bai zaintza meteorologikorako erabiltzen dira.