xurgatzailea

Klima-aldaketaren testuinguruan, atmosferatik berotegi-efektuko gas bat, aerosol bat edo bien aitzindari bat kentzen duen prozesu, jarduera edo mekanismo oro da -naturala zein artifiziala-, airean duen kontzentrazioa murriztuz. Kyotoko Protokoloaren ondorioz -1997ko abenduaren 11n sinatua eta 2005eko otsailaren 16tik indarrean dagoena-, gero eta gehiago hitz egiten hasi zen karbono-xurgatzaileei buruz (edo CO2-xurgatzaileei buruz), bai naturalei buruz (ozeanoak eta baso gazteak) bai geoingeniaritzak proposatzen dituenei buruz.