Antropozeno
Komunitate zientifikoak proposatutako izena, Lurraren historia geologikoko aro berri bat izendatzeko, giza jardueren eragin globalaz ezaugarritua. Proposamen hori nazioarteko batzorde egokiak onartu eta izaera ofiziala hartu ez duen bitartean, gaur egun, termino geologikoetan, egungo Kuaternario aroaren azken epea Holozenoa da.