albedoa
Gainazal batek islatzen duen argi-erradiazioaren (normalean eguzki-erradiazioaren) eta gainazal horretan eragiten duenaren arteko zatidura. Portzentajetan (%) adierazi ohi da eta aztergai den gainazalaren islatze-ahalmena ezagutzeko balio du. Albedoak hiru faktoreren mende dago batez ere: gainazal islatzailearen izaera, eguzki-izpiek jotzeko duten angelua eta erradiazio eragilearen uhin-luzera. Elur freskoak, berri erortakoak, %85eko albedoa duen bitartean, portzentajea %25era jaisten da belarraren kasuan, %10 eta %25 artekoa lur idorrean, %10ekoa lur bustian, eta %5 eta %10 artekoa besterik ez baso edo oihan batek eskaintzen duen estaldura forestalean.