advekzioa

Aire-masa baten lur-azalaren gaineko irristatzea, horrek dakarren bero eta hezetasun-garraio horizontalarekin. Advekzio bero edo hotzaz hitz egin ohi da, desplazatzen den airearen tenperaturaren arabera. Ozeanoetan ere advekzioak gertatzen dira, kasu honetan ur-masenak. Haizeak dira atmosferako aire-mugimendu horizontal handiak gobernatzen dituztenak, eta itsas ingurunean, berriz, itsas-korronteek betetzen dute eginkizun hori.