adiabatikoa
Diagrama termodinamiko edo aerologiko batean, izen generiko hori jasotzen du prozesu adiabatiko bati lotutako aire-zati edo -burbuila batek atmosferan gora edo behera egitean izaten duen tenperatura-portaera erakusten duen lerro bakoitzak. Aire-zati horren airea lehor edo asetutzat hartzen den ala ez kontuan hartuta, aipatutako diagraman marraztuta agertzen dira adiabatiko lehor deiturikoak (lerro zuzenak) eta adiabatiko heze edo asetuak (lerro kurbatuak). Horien eta beste laguntza-lerro batzuen bidez, atmosferaren ezegonkortasun-maila azter daiteke erradiosoinketa batek emandako datuetatik abiatuta.