argi zodiakala
Argi zuruna edo horixka duen kono bat, intentsitate baxukoa eta itxura esneztatsukoa, gau-zeruan agertzen dena ekliptikaren planoan zehar. Batez ere eskualde tropikaletan behatzen da, betiere iluntasun nahikoa dagoenean eta airea garbia denean. Egoera horretan, argi zodiakala eguzkia sartu ondoren ikusten hasten da -arratsaldeko ilunabarra amaitu ondoren-, eta goizaldearen amaieran desagertzen da, argitzen hasten denean. Espazio interplanetarioan dagoen hauts kosmikoaren partikula-multzo izugarria zeharkatzean eguzki-argiak jasaten duen sakabanaketak eragiten du.