joera
Meteorologian eta Klimatologian oso erabilia den hitza da, epe ertain eta luzerako predikzio meteorologikoetan zein predikzio klimatikoetan. Ohikoa da, esaterako, tenperaturaren eta/edo prezipitazioen joerari buruz hitz egitea. Klima-aldaketaren azterketetan erabiltzen diren grafikoetan joerak ezarri ohi dira, klimaren bilakaera ezaugarritzen duten etengabeko gorabeherak (eskala desberdinetako fase hotz eta beroak) hobeto ikusteko lagungarri direnak.