trumoia
Tximistari laguntzen dion soinu gogor eta lehorra edo burrunba da. Tximistak zeharkatutako deskarga-kanalean gertatzen den airearen zabalpen bortitzaren ondorioz sortzen da, bertan gertatzen den bat-bateko berotzearen eraginez, non tenperaturek 30000 ºC arte iritsi baitaitezke. Trumoia atzerapenez entzuten da tximista ikusi ondoren, soinuaren abiadura (333 m/s) argiarena (300000 km/s) baino askoz txikiagoa delako. Distira ikusten dugunetik burrunba edo hots itsua entzuten dugun arte igarotzen diren segundoak zenbatzen baditugu eta 3z zatitzen baditugu, gutxi gorabehera zenbat kilometrotara dagoen ekaitza jakingo dugu. Eragiketa hori tarte laburretan errepikatuz, ekaitza gugana hurbiltzen ari den edo urruntzen ari den jakingo dugu.
Honela ere ezaguna: trumoi-hots