erauntsi-lerroa
Ekaitz multzo bat banatzen den zerrenda estu eta luzatua. Lerro ekaiztsu ez-frontal hori igarotzean, haizeak bat-batean norabidez aldatzen du eta indarra hartzen du, aipatutako turbonada eraginez. Larrienak hodei-horma mehatxagarri baten aurretik iristen dira, erroilu itxura hartzen duena ( arcus ). Sortzen diren haize-bolada bortitzez gain, ekaitzek euri-zaparrada laburrak eta bortitzak uzten dituzte, askotan kazkabarrarekin batera.