eremu mugatuko eredua
Eguraldi-jargoian LAM sigla bidez ezagutzen da; iragarpen-eredu numeriko bat da, zeinaren saretak Lurraren gainazalaren zati bat baino ez duen estaltzen, eta zirkulazio orokorreko eredu (MCG) baten barruan txertatuta dago. Integrazio-eremuaren mugetan dauden puntuetan ekuazio matematikoak ebazteko, eredu hauek eredu globalak ematen duen informazioa behar dute. LAM lotuta dagoen MCGk iragartzen dituen aldagaiek zehazten dituzte haren mugalde-baldintzak. MCG batek baino bereizmen horizontal handiagoa izan arren, MCGren asmatze-mailaren mende dago, eta horrek muga garrantzitsua dakar. Eredu hauek epe laburreko iragarpenak egiteko erabiltzen dira normalean, 48 ordu baino gutxiagorako.