espektrofotometroa
Izenetik ondorioztatzen den bezala, espektrometro bat eta fotometro bat dituen tresna zientifikoa da. Lehen gailuak argia uhin-luzera tarte jakin batean sakabanatu eta transmititzea ahalbidetzen duen bitartean, fotometroak ondorioz sortutako argi-izpiaren intentsitatea neurtzeko gai da, detektagailu fotoelektriko baten bidez. Meteorologian, tresna honen erabilera nagusia atmosferako ozonoaren neurketa da, bai bere kantitate osoarena, bai zutabe atmosferiko batean duen banaketarena. Dobson eta Brewer espektrometroak daude; azken hauek egiten dituzten neurketak -munduan zehar 200 tresna baino zertxobait gehiago- erreferentziatzat (patroitzat) hartzen dira, Munduko Meteorologia Erakundeak ezarritakoaren arabera.