estazio agrometeorologikoa
Estazio meteorologiko automatikoa da, eta bere funtzio nagusia nekazaritzarako interesgarriak diren datuak lortzea da. Ez da bereizten beste esparru batzuetan erabiltzen direnetatik, nahiz eta zenbaitetan aldagai ez-konbentzionalak neurtzen dituzten sentsoreak izan, hala nola lurzoruaren tenperatura sakonera desberdinetan. Estazio agrometeorologikoen sareak, oro har, nekazaritza-sektorearekin lotutako erakunde publikoek kudeatzen dituzte.