bigundu

Blandura terminoarekin lotuta, hitz honek bi adiera meteorologiko ditu. Alde batetik, haizea baretzen, indarra galtzen ari dela adierazteko erabiltzen da; eta, bestetik, negu-gogortasunak gutxitzen ari direla, hotz bizia arintzen ari dela adierazteko. Horrela, udaberriko eguraldia iristean, negua bigundu egiten da.